MENU CLOSE

Nordic Voices Bilbao

Date:

Time:

Place:

BAS 2022 - Bilbao Ars Sacrum: Nordic Voices

Elkarte Filarmonikoa BAS jaialdiaren agertoki bihurtuko da; eszena eta musika sakroaren erakustaldia izango da, eta Aste Santuaren aurreko egunetan eskainiko da, Bilboko Udalaren eskutik.

Apirilak 10, 19:30ean. Bilboko Sozietate Filarmonikoa. Nordic Voices.

Kontzertuaren izena “Lamentation-Consolation” da, eta Nordic Voices taldeak eskainiko du: sei kideko a capella ahots-taldea, Oslokoa (Norvegia). 1996an eratu zen, eta harrezkero ospea eta fama handia hartu ditu, bere generoan munduan den ahots-talde onenetako bat denez gero. Kontzertu honetako lehen zatiko testuak, “Lamentation”, gaurko egunera estrapolatu litezke. Kontzertuaren bigarren zatian, “Consolation”, euren aroko bi konpositore handienetako biren musika entzun ahalko dugu: Heinrich Schütz eta Tomás Luis de Victoria. Gainera, Norvegiako musika garaikideko konpositoreen musika abestuko dute.